config | ||
data | ||
docker-compose.yml | ||
Dockerfile | ||
README.md |
Loreak Azmatzen
Zumalakarregi Museoak, CristinaEnea Fundazioarekin eta Bolognako Museo Civico del Risorgimentorekin elkarlanean, ondorengo erakusketa aurkezten du.
Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville – Pietro Bubani
Euskal Herrian XIX. mende erdian bi landare zale egokitu ziren. Pietro Bubani, italiar botanikoa, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena, gurean 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituena, beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuz. Eta Didier Petit de Meurville, 1857.etik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren.
Bi pertsonaiak denbora eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna uztartzeak erakusketa hau antolatzeko bidea eman digu. Bertan gure XIX. mendeko flora zientzia eta artearen aldetik aztertzeko beta izan dugu, bidebatez garai hartako gure herriaren egoera aipatu eta Pirinioen inguruan sortutako , bai ikertzeko zein gozatzeko interesaren aipua ere egin dugu.