anorgatarrak-frontend/app/catalog/info.template.html

19 lines
2.9 KiB
HTML
Raw Normal View History

Relatos desde la memoria y la memoria del trabajo

Añorgatarrak proiektua Museum Cemento Rezolak eta Añorgako auzoak duten gertuko harremana medio sortzen da. Harreman hau proiektuaren ibilbidean zehar indartzen joan da eta museoa elkargune eta bitartekari bilakatu du.

“Añorgatarrak, Añorgako Ahozko oroimen bilduma proiektua”, 2010ean jaio zen, jarraipenaz emanez 2003tik museoan egiten ari zen lanari, “Kontaiguzu, iragan industrialeko elkarrizketa eta bizipenak” tailerraren bidez. Ekimen hau, museoko lehen belaunaldi arteko esperientziaren hazia izan zen, 2006an aiton-amona eta biloben Oroimen Industrial Tailerra sortu zelarik.

Bi esperientziak Añorgatarrak proiektuan garatzen joan den prozesuari hasera eman zioten, oroimenean ikertzea pena merezi duenaren segurtasunez, partehartzaileak eta museo bera, aberastuz. Era berean, oroimenaren inguruko lanak, hasieratik erronka eta hausnarketa ezberdinak planteatu zizkigun, trataerari zegokionez: nola eman lehentasuna kontaketei, zuzeneko metodologia, sistematizatua eta “zientifikoaren” aurrean.

Bide honetan, Añorgatarrak proiektuaren parte diren pertsonen ahotsak eta presentziak, kolonia industrialeko garaiko gelak betetzen joan ziren, egun Museum Cemento Rezolako kokagune, tokira eta testuingurura itzuliz, euren oroitzapenak eta kontaketak bizia eta zentzua hartzen dutelarik. Ildo honetan, Añorgatarrak proiektuak bizipenak, kontakizunak eta historia pertsonalak biltzen ditu, elkar gurutzatzen diren ahots ezberdinak osatuz, gure iraganeko historia lineal eta objektibo bat sortzetik urruti. Horretarako, lan talde sortzaile bat eratzeko planteamendua egin genuen, Okupgraf-en laguntzarekin, zeinak interpretaziora bide irekia uzteko aukera ematen zigun, eta era berean, proiektu beraren berinterpretazio beste ariketa bat planteatzen zuen.

2010etik Añorgatarrak proiektuak, emaitza ezberdinak ekoiztu ditu. Lehen dokumental bat, argitalpen honen elkarrizketen transkripzioei dagokiena, Cementos Rezola lantegiaren inguruan XX. mendearen lehen erdialdean eratutako Añorgako Kolonia Industrialarekin lotura zuzena izan zutenen bizipen eta oroitzapenak jasotzen dituena. Bestalde, bigarren dokumental bat (Cementos Rezola lantegiko ekintzan zentratutakoa, bertako protagonistak kontatua), argitalpen hau, belaunaldi arteko tailerrak, argazki bilduma bat... besteak beste, museoetan ahozko oroimenaren hausnarketa eta eztabaidarekin lotuak.

2015ean, Añorgatarrak proiektuak bizirik jarraitzen du, proposamenak garatuz, museoetan burutzen ditugun praktikak ikertzen eta hausnartzen uzten dizkiguten ekintzen bidez.